Arabarron memoria

Martxoaren 3ko memoria musikala ospatu dute Jimmy Jazz aretoan

Erredakzioa 2022ko eka. 13a, 13:55

Martxoaren 3ko sarraskiaren Memoriarako Zentro baten aldeko Memoria Gara egitasmoak M3moria bermut musikatua antolatu zuen igandean. La Excavadora, Don Inorrez, Pasadena, MICE eta El Callejón de Cachán aritu ziren Jimmy Jazz aretoan.

Musikaren bitartez eta bermut artean, memoria aldarrikatzea. Horixe zen premisa, eta halaxe egin zuten igande honetan Jimmy Jazz aretoan.

"Euskadin rokanrolak ez du inoiz dirurik emanen", zioen Hertzainak taldearen kanta batek. "Egia esan, inoiz ez du eman, baina rockak eta musikak soinu-banda handia eman diote Euskal Herriari bertsio ofizialaren aurka borrokatzeko; eta Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskiak ere bere soinu-banda du", aldarrikatu du Martxoak 3 Elkarteko Lander Garciak, kontzertuekin batera egindako aurkezpenean.

"Musikak eta letrek Zaramagako sarraskia salatzen dute, eta 46 urtez beren akordeekin gure oroimena bizirik mantentzen lagundu dute". Izan ere, Martxoaren 3ari buruzko 37 abesti dokumentatu dituzte gaur egun arte: Lluis Llachena (Campanades a Morts) eta Pepe Taranto Moron flamenko-kantariarena (Copla flamenca al 3 de Marzo) izan ziren lehenengo biak. Ondoren, Gorka Knörr, Juanjo Uranga, Sabin Salaberri, A Tempo, Adeban, Koska, Zarama, Harlem, The Luto, Miel de Hiel, Kuraia, Mossin Nagant, Betagarri, Uraitz Soubies, Silikonay, Xuorum, Hachazo, Rockaina, El Trono de Judas, Ze Esatek, Los Chikos del Maiz, Habeas Corpus, More Too, Oliba Gorriak, Resaca Jackson, Kike Cosgaya & Jose Blanco, Soziedad Alkoholika, Kodigo Norte, Acera, Inurri Gorri, Giante, Errekaleor Bizirik, Azken Hatsa, M.D.Man, Jon Garai eta Republika del Miedo taldeen kantak iritsi ziren.

Momentuz azkena 2021ean sortu dute Handicap eta El Callejón de Cachán taldeek; bigarrenek igandeko saioan parte hartu zuten, La Excavadora, Don Inorrez, Pasadena eta MICErekin batera.

Erlazionatuak

M3moria gurea da eta herriak abesten du

Lander Garcia (Martxoak 3 Elkartea) / Mikel Buruaga 2021 mar 01 Gasteiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide