HIRI AGENDA

"Gobernantza soziala" indartu nahi du udalak

Erredakzioa 2022ko mai. 20a, 11:04
Hiriak "bideratu beharko duen estrategia" zehaztu nahi dute. ALEA

Udalak Gasteizko Hiri Agenda prestatzeko prozesuan parte hartzera animatu ditu elkarte eta herritarrak. Europako funtsak baliatuko dituzte horretarako.

Hurrengo urteotan "hiriaren eraldaketa erabakiko duen ibilbide orria" presatzeko prozesuan parte hartzeko deia egin die hiritarrei Gasteizko Udalak.

Nazio Batuen 2030eko Agendak Garapen Jasangarriko hamazazpi helburu finkatzen dituela gogora ekarri du udalak. "Gasteizek ere aurre egin behar die mundu mailako erronka horiei eta, horregatik, Vitoria-Gasteiz 2030 Tokiko Hiri Agenda ikuspegi zabalagoarekin jorratu da". Helburu horiei lotuta, "hiriak bideratu beharko duen estrategia" zehaztu nahi dute.

Larunbatean "gobernantza sozialaren inguruan" saio bat deitu du instituzioak, eta bertan parte hartzeko gonbidapena egin die elkarte era hiritarrei. Horrez gain, inkesta bat martxan jarri dute.

ALEAk otsailean aurreratu zuenez, udalak Europako funtsetatik 168.000 euro bideratuko ditu zeregin horretara. Prozesua abiatzeko txostenean udal teknikariek argudiatu zuten horren ardura hartuko zuen enpresak "ahalegin berezia" egin behar zuela "antolatuta ez dauden herritarrek" inplikatzeko. Horren arrazoia "ondorio partzialak" saihestea zen.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide