Otsailaren erdialdean, Esferica jaialdiak Tanxugueiras, Ivan Ferreiro, The Excitements, Los Mejillones Tigre, Glassio eta Omago taldeen presentzia baieztatu zuen, abuztuaren 18tik 21era ospatuko duen bigarren ediziorako.
Astearte honetan, berriz, kartela itxi duten gainerako baieztapenak iragarri dituzte: Mon Laferte txiletarra, Kruder & Dorfmeister musika elektronikoko austriar bikotea, JP Bimeni & The Black Belts, Ele, Dani, Elena Setien, German Salto, Mute All DJ eta Carmona DJ. Hortaz, honela gelditu da aurtengo kartela:

Jaialdiak hamabost kontzertu ahaztezin, Arabako Errioxako gastronomiarik onena eta abangoardiako arte proposamenak eskainiko ditu kuadrillako zortzi txokotan: Bastidako Bakearen plazan eta San Gines parkean, Eltziegoko San Andres elizan eta Marques de Riscal upategian, Guardiako Ysios upategian, Abade Dorrean eta Villa-Lucía jatetxean, eta Lapuebla de Labarcako Pobeda parkean.
"Eskaintza musikalak bere nortasuna mantenduko du, nortasun, bereizgarritasun eta kalitate handiko artistak Arabako Errioxara hurbilduz", nabarmendu dute antolatzaileek. Informazio guztia eskuragarri dago Esferica Jaialdiaren webgune ofizialean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!