Judimendin askotariko programa antolatu dute Korrika Kulturalaren barruan: Martxoaren 24ean, 19:00etan Uhinak dokumentalaren emanaldia, Sumendin, eta gero herri txistorrada egingo dute. Martxoaren 26an, berriz, 12:00etan, Momotxorro ikastaroa Judimendik parkean, eta 12:30ean haurrentzako euskal kondairak, Mitxel Elortzaren eskutik. Martxoaren 31n, 20:00etan, Korrikaraokea Futura tabernan; eta apirilaren 1ean, Lantziego jatetxearen ondoan Korrika egiteko prest izango dira, 19:45ean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.