Emakumeek filosofiaren alorrean egin duten ekarpena ezkutuan egon da eta curriculumetik ezabatua izan da. Curriculum berdinzaleagorako bidea urratu nahian antolatu zuten Agora Filosofia Elkarteak eta EHUko Filosofia eta Antropologia Fakultateak Filosofiatik ezabatutako emakumeak ikastaroa UEUrekin. Orduko hitzaldi eta mahai-inguruetan bildutako mamia bildu du Jakin aldizkariak, eta aurkezpen irekia egingo du.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.