Hiru ikasle erakundeek salatu dute EHUk Gasteizko Campuseko "ikasle gela bakarra" itxi egin ziela duela bi aste, ikasle eragileen "jardun politikoa galaraziz", eta "antolakuntza politikorako" behar duten espazioa berreskuratzeko protesta zikloa abiatu dute.
Atzo, asteartean, Gasteizko Campuseko Irakasle Eskolako gela bat okupatu zuten protesta moduan; gaur, berriz, fakultatean zehar zabaldu dute kanpaina: goizean goizetik, "klase-pasak" egin eta esku-orriak banatu dituzte, gertatutakoa azaldu eta gela lortzeko beharra azpimarratzeko. Ondoren, 10:30ean, elkarretaratze bat egin dute fakultateko sarreran.
EHUren "pasibotasuna" salatu eta gela bat ematea exijitu dute IA, UIB eta GUETeko kideek, Zabaldu mila ate, gela lortu arte eta Ateak ireki antolakuntzari bezalako leloen artean.
Kontzentrazioaren ostean, eserialdia egiten ari dira magisteritzako dekanotza taldea bilduta dagoen gela parean.
— HARA BA! (@hara_ba) February 23, 2022
Bertaratzeko deia luzatzen dute antolatzaileek.@IAbertzaleak @UIBnazionala @Guetgasteiz pic.twitter.com/UaOmAQpKat
Azkenean, EHUko dekanotzak onartu egin du atzo okupatutako gelaren erabilera baimentzea. Erantzuna jaso bezain pronto, "jardun politikoa aurrera eramateko beharrezkoa zen eta ikasle langileon eskutara dagoen espazio bat" lortu izana ospatu dute IAk, UIBk eta GUETek, antolakuntza politikoaren garrantzia eta gaitasuna" azpimarratuz.
"Eskuratu duguna ez da dekanotzaren borondate onaren emaitza izan, indar antolatuaren ondorio baizik", adierazi dute. "Lortutako garaipena, ordea, aurrerapauso bat besterik ez da langile klasearen interesen alde konpromisoz jarduten dugunontzat. Martxoaren 24an kaleak hartzeko arrazoi bat gehiago izan behar da, hau da, egungo hezkuntza eredua irauli eta hezkuntza sistema sozialistaren norabidea elikatzeko pausoak egitea".
IKASLE ABERTZALEAK, UIB eta GUET
— HARA BA! (@hara_ba) February 23, 2022
LORTU DUTE jardun politikoa aurrera eramateko beharrezkoa zuten espazioa!
Antolakuntza politikoaren garrantzia eta potentzia azpimarratu dituzte antolakundeek dekanotzaren erantzuna jaso dutenean. pic.twitter.com/BWFgpHr9Jm