2022/03/09 18:00 - 19:00

AURKEZPENA

Eskolaz kanpoko aisialdiaren azterketa aurkeztea

Eskolaz kanpoko aisialdiaren azterketa aurkeztea
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Eskolaz kanpoko aisialdiak zer-nolako ezaugarriak dituen, eta zein hizkuntzek duten presentzia beraietan identifikatzea, bereziki euskararen kasuari arreta jarriz.

Beste era batera esanda, jakin nahi izan dugu:

  • Haur-gaztetxoak eskolatik ateratzen direnean nora joaten diren,
  • zein tipologiako ekintzak egiten dituzten,
  • zenbat denbora eskaintzen dioten jarduera bakoitzari,
  • zein lekutan egiten diren eta
  • zein hizkuntzetan.

Ikerketan 3.154 haur eta gaztetxori dagozkien erantzunak jaso dira, orotara 5.000tik gora ekintza-aipamen. Oso informazio interesgarria, euskara zein hezkuntza arloko eragileentzat.

Aurkezlea: Enara Eizagirre (Aztiker enpresako teknikaria)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago