Santiago ospitaleko Larrialdien itxieraren aurkako larunbateko giza-kate jendetsuaren ostean, Change.org atarian sinadura bilketa bat abiatu zuen Osasun Publikoa Aurrera plataformak, Gotzone Sagardui Osasun sailburuari, Iñigo Urkullu lehendakariari, Gorka Urtaran alkateari, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiari eta Osakidetzako zuzendari Jose Maria Perez Ramosi zuzenduta.
48 ordutan 9.000 sinaduratik gora bildu dituzte, eta minutuz minutu gora doa beren atxikimendua eman duten herritarren kopurua. Asteazken honetan, otsailaren 2an, itxiko dituzte Santiago ospitaleko Larrialdiak, Txagorritxuko eraikin berrira lekualdatzeko. Hortaz, zuzeneko arreta jaso behar duten herritar guztiek bertara jo beharko dute.
"Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuek hiriko auzo zaurgarri eta zaharkitutakoei zerbitzua eskaintzen diete", argudiatzen du sinadura bilketaren oinarri den testuak. "Zerbitzu orokorreko eraikin berrian larrialdi zerbitzu oro zentralizatzeak zerbitzua hiriko hegoaldetik aldentzea dakar. Pandemia garaian egiteak Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuaren erabiltzaileak arrisku handiagoan jartzea dakar, gasteiztar kopuru handi batek denbora gehiago beharko baitu artatu ahal izateko".
"Txagorritxun larrialdien zentralizazioak lanpostuak galtzea edo daudenen prekarietatea ere ekarriko du. Pediatriako larrialdietako erizainak eta erizaintzako laguntzaileak langile gehiago lortzeko borrokan aritu dira zerbitzua Txagorritxun zentralizatu zenetik, arretaren kalitatea arriskuan dagoela salatuz. Duela hilabete batzuk eraikin berrira eraman izanak ez du hobekuntzarik ekarri, egoera okertu baizik", salatu dute.
Gogora ekarri dutenez, gainera, Gasteizko Udaleko osoko bilkurak berak Santiagon larrialdietako arreta zuzena mantentzeko eskatu zion Osakidetzari, joan den astean. Santiago ospitaleko enpresa batzordeak ere itxiera arbuiatu du, murrizketetan sakontzea dela salatuz.
Sinadura bilketa harago doa, eta hiriko osasun zerbitzuak indartzea eskatzeko baliatu du plataformak: "2019an Arabako ESIk San Martingo Etengabeko Arretako Gunea (PAC) itxi zuen udarako; 2022ko urtarrilean itxita jarraitzen du oraindik", kritikatu dute, zentro hori berreskuratzea eskatuz.
Mobilizazioaren irudiak
Joan den larunbatean, urtarrilaren 29an, ehunka lagun bildu ziren Santiago ospitaleko larrialdien itxieraren aurkako giza-katean. "Ez da kolapsoa, desegitea baizik", zioen Osasun Publikoa Aurrera plataformak deitutako mobilizazioaren pankarta nagusiak. Hona hemen irudi batzuk:
ESKERRIK ASKO GUZTIOI! La pancarta ha dado la vuelta a todo el hospital, NO ES COLAPSO, ES DESMANTELAMIENTO. @OSIArabaESI escucha, Gasteiz está en lucha!!! pic.twitter.com/qk00NSgs9L
— Osasun Publikoa Aurrera (@OAurrera) January 29, 2022
ADI HURRENGO DEIALDIETARA!
— Osasun Publikoa Aurrera (@OAurrera) January 29, 2022
ATENTXS A PROX CONVOCATORIAS @OSIArabaESI escucha Gasteiz está en lucha! @iurkullu@GSagardui la que habeis liau pollitos!
SANTIAGOKO LARRIALDI ZERBITZUAREN ITXIERARI EZ!
NO AL CIERRE DEL SERVICIO DE URGENCIAS DE SANTIAGO!
#GuztiokGaraErabiltzaileok pic.twitter.com/AKUsuXSWOk
Urgencias Santiago no se puede cerrar! Ya vale de recortes en sanidad! pic.twitter.com/zmtIOb3cFs
— Olentzero (@olentzero_gas) January 29, 2022
Santiago ospitaleko larrialdien defentsan herritarrak kalera atera dira gaur ????
— Rebeka Ubera (@RebekaUbera) January 29, 2022
Legebiltzarrean ere, Araba ESI-ko gerentearen azalpenak eskatu ditugu. Osasun Sailari ere galdegin diogu. #OsasunPublikoa pic.twitter.com/E8KvnKsZ9m
Ehunka lagun, langileak ere, bildu dira Gasteizko Santiago Ospitalearen aurrean. @OAurrera|k deituta, giza-kate bat eginez erietxea inguratu dute, larrialdi zerbitzua ez ixtea exijituz.
— Jon Fernández Mur (@jonfdzmur) January 29, 2022
Asteazkenean itxiko du Osakidetzak.@radioeuskadi eta @euskadi_irratia|n kontatu dugu. pic.twitter.com/FIcVUTP5is
En Servicios Sociales, en Educación y en Sanidad....lo PÚBLICO se CUIDA y se DEFIENDE.
— Claudia Venceslao (@clauvenceslao) January 29, 2022
Los recortes en Sanidad matan!! pic.twitter.com/28bkxjZwf8