2022/01/04 17:00 - 22:00

JAIA

Agate Deuna

Agate Deuna
Kaleak, Gasteiz
Datorren otsailaren 4an, ostirala, Agate Deuna bezpera ospatzen dugu herri-tradizioz. Gasteizko Kultura zerbitzuak, ohitura hau sustatze aldera, herritarrak animatzen ditu taldeak osatu, kaleetara atera eta plaza, atari zein hiriko txokoetan kantatzera. Ospakizun hau erronda bera da eta trukean, udalaren aldetik, oparia jasoko da aldez aurretik izena eman duten taldeek eta noski, dagokion Gizarte etxearen aurrean kantatu ostean.
Izen-ematea otsailaren 3ko eguerdiko 12:00ak baino lehen egin behar da, honako bide hauetako bat jarraituz:
Izena ematen duten abesbatzek otsailaren 4an bertan jasoko dute oparia, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, izena emateko momentuan adierazitako gizarte-etxean. Bizi dugu osasun egoera dela eta, gogoratu egunean bertan indarrean izango diren babes-neurriak jarraitu behar direla. Zaindu diezaiogun elkarrI!

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide