Egunotan, Gabon Zaharraren atarian, Covid-19 kasu positiboen kopuruak errekor guztiak hausten jarraitzen du, eta zaila da topatzea bere inguruan positibo bat edo beste izan ez duen norbait. Gorka Urtaran Gasteizko alkatea ere ez da seigarren olatuaren eraginetik kanpo gelditu, eta astearte honetan jakinarazi du positibo eman duela antigeno proba batean.
Twitter sare sozialean zabaldu du mezua: "Positibo eman dut Covid-ean antigeno test baten ondoren. Oraingoz, ondo nago. Nire agenda ahalik eta gehien mantentzen saiatuko naiz etxetik modu telematikoan. Zaindu", adierazi du alkateak.
Horren berri eman aurretik, Urtaranek parte hartu zuen azken ekitaldi publikoa Floridako Jaiotzaren bedeinkapena izan zen, abenduaren 25ean, Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainarekin eta udal gobernuko beste ordezkari batzuekin batera. Astearte honetan, berriz, LABIren aholku batzordearen bilerara joateko asmoa zuen, besteak beste; baina ezin izan du, Covid-19aren ondorioz.
Positibo eman dut #Covid -ean antigeno test baten ondoren. Oraingoz, ondo nago. Nire agenda ahalik eta gehien mantentzen saiatuko naiz etxetik modu telematikoan. Zaindu.
— Gorka Urtaran Agirre (@gorka__urtaran) December 28, 2021