Covid ziurtagiriaren aurka mobilizatu da GKS, baita Gasteizen ere

Erredakzioa 2021ko abe. 13a, 10:53

Ostiralean elkarretaratzea egin zuten Legebiltzarraren aurrean. / Argazkia: GKS

Joan den ostiralean, Gazte Koordinadora Sozialistak dozenaka lagun bildu zituen elkarretaratzea egin zuen Gasteizen, Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin lelopean.

Gazte Koordinadora Sozialistak Covid ziurtagiriaren ezarpenaren aurkako mobilizazioak deitu zituen ostiralean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Gasteizko elkarretaratzea 19:30ean egin zen, Eusko Legebiltzarraren aurrean.

GKSren ustez, Covid ziurtagiria ezartzeak "biztanleriaren kontrol mekanismoak handitzea" ekarri du: "Datu pertsonalen gaineko kontrol handiagoa dakar, eta norbere intimitaterako askatasuna modu nabarmenean urratzen du. Bestalde, errepresio polizialarentzako tresna bihurtzen da, eta ziurtagiriak farmazeutiken eta enpresari handien interesei erantzuten die, txertoetatik ateratzen duten dirutzagatik".

Joan den astean, Urko Garmendiak iritzi artikulu bat argitaratu zuen ALEAn, Covid Ziurtagiriari ez! izenburupean, gazte antolakunde sozialistaren posizioaren nondik norakoak azaltzeko.

Erlazionatuak

Covid Ziurtagiriari ez!

Erabiltzailearen aurpegia Urko Garmendia (GKS) 2021 abe 09 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago