Ivan Allue multiinstrumentista bilbotarrak idatzi du familiarteko ikuskizun didaktiko hau, antzerkia, zuzeneko musika, txotxongiloak eta umorea biltzen dituena. Allue txikitan hasi zen txistua jotzen, baina gero modu autodidaktan ikasi zuen danbolina kontrolatzen baita beste instrumentu batzuk jotzen ere, hala nola, txirula, alboka, gaita nafarra, atabala, panderoa, txalaparta, whistleak, gaita eskoziarra, uilleann pipe, bodhran… Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera (+-)
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.