Kantarin parte hartzeko argibideak

Erredakzioa 2021ko ira. 29a, 06:00
Kantari 2019 edizioa inoizko jendetsuena izan zen.

Iazko edizioan Etxetik Kantari ospatu ostean, aurten indarberrituta dator KANTARI ikuskizuna

Parte-hartzaileen kopuruak edizioz edizio hazten jarraitzen duen honetan, Kantarin izena ematen duten guztien artean zozketa bidez erabakiko da urte honetako parte-hartzaileen zerrenda.

Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko ehunka parte-hartzaile elkartuko ditugu Kantari 2021 ikuskizunean. Urriaren 15era arte izena eman duten guztien artean, zozketa egingo dugu urriaren 16an,  eta orduan jakinaraziko dugu parte-hartzaileen behin betiko zerrenda.

Parte hartuko duten taldeei, gainera, zein ordutan abestu behar duten, zein abesti egokitu zaien, abestia prestatzeko materialak, eta bestelako argibideak aldez aurretik bidaliko zaizkie, urriaren 21ean. Aldez aurretik abestiak ezagutu eta berotzen hasi nahi izatekotan, hemen aurki ditzakezue abestiak.

Zozketa ondoren, gaztetxoek euren kantuak entseatu beharko dituzte. Garrantzitsua da, entsegu nagusiaren egunerako letra ondo ikasita izatea (grabazioan entzungo dena kantuaren karaokea izango delako eta eurek abestu behar dutelako) eta koreografia ere ondo ikasita izan beharko dute.

Entsegua izango da ikasi dutena errepasatu eta neska-mutikoen zalantzak argitzeko momentua. Horrela grabazio egunean lasaiago egongo dira. Entsegua grabazio egunaren aurreko asteburuan egingo da, azaroaren 13 eta 14ean, Vital Kutxa Fundazioa aretoan.

Noiz egingo da Kantari?

Azaroaren 20 eta 21ean izango da ospakizuna. Orduan grabatuko ditugu karaoke saioak eta talde bakoitza egokitutako orduan egon beharko da Dendarabako Vital Kutxa Fundazioaren aretoan

Parte-hartzaile bakoitzari, aldez aurretik, lau gonbidapen banatuko zaizkio grabazio egunean euren gurasoak, familiakoak edota lagunak doan sar daitezen ikuskizuna ikustera.

Ikuskizunean grabatzen diren bideoak eta parte-hartzaileei ateratzen zaizkien argazki guztiak Alearen webgunean prestatutako atal berezian eskuragarri egongo dira.

Informazio gehiago 

Halere, zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke:

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide