Iazko Kantari etxetik edizio bereziaren ondotik, indarberrituta dator Kantari Gasteiz ikuskizuna. GEU elkarteak, ALEAk eta Goienak ilusio handiz ekin diote berriro ere neska-mutikoen artean euskarazko karaokea sustatzea helburu duen aurrez-aurreko jarduera antolatzeari.
Ohi bezala, Gasteizko 7 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek daukate Kantarin parte hartzeko aukera. Horretarako, 4 eta 5 lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte. Kantarik ez du inolako lehiaketa kutsurik; eta ez da irabazle ezta galtzailerik izango. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena.
Noiz egingo da?
Azaroaren 20an eta 21ean grabatuko da Kantari karaoke ikuskizuna Gasteizen, Dendaraba merkatal gunean dagoen Vital Kutxa Fundazioaren aretoan. Baina parte hartu nahi izatekotan, beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea. Ikuskizun bera eta parte-hartzaile kopurua momentuko osasun egoeraren arabera zehaztuko da, segurtasun neurri guztiak bermatuta
Beharrezkoa bada, urriaren 16an zozketa egingo da izena ematen duten guztien artean, parte-hartzaileen behin betiko zerrenda zehazteko. Urriaren 21ean, abestien banaketa egingo da; entseguak, berriz, azaroaren 12an eta 13an izango dira.
Parte hartu
Izena emateko epea atzo, hilak 27, zabaldu zen eta urriaren 15eko 14:00etan bukatuko da. Parte hartu nahi baduzu, honako galdetegia betetzea besterik ez duzu:
Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke:
- Telefono bidez: 640 574 996
- Posta elektronikoz: kantari@geuelkartea.eus