Ostegun gaueko giroa Gasteizen

Erredakzioa 2021eko abuztuaren 6a

Andre Maria Zuriaren plaza itxita egon arren, jai giroa hiriaren beste zenbait lekutara mugitu da; tartean, Alde Zaharrera.

Jaien egun handia izan ohi da abuztuaren 5a, eta, aurten ohiko jaiak egon ez diren arren, jendetza bildu da Gasteizko Alde Zaharrean eta hiriko beste zenbait lekutan.

Bestetik, egun hauetarako prestatuko ekitaldi kulturalek segida izango dute gaur. Hala Santa Maria plazan bertso saioa izango da, eta arratsaldean ETS taldeak kontzertua emango du Iradier Arenan, Aukera berriak diskotik abiatuta. Gauarekin batera Joseba B Lenoir Iparraldeko parkean arituko da, eta Armentian Airbag filma emango dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago