Urrialdoko baselizan ezezagunek egindako grafitia ezabatzeari ekin dio Arabako Arkitektura Ondareko Zerbitzuak, Arabako Zaharberrikuntza Zerbitzuak sare sozialen bitartez ezagutzera eman duenez.
Zerekin horietan trebatuta dauden Artyco enpresako adituengana jo zaharberrikuntza egiteko. Horma batean dagoen pintada handia ez ezik, eraikinaren gainean egin dituzten beste hainbat pintada ezabatzeari ekin diote.
Baseliza oso egoera kaxkarrean dago gaur egun, eta, teilatua erorita duen arren, barruan sartzerik ez dago, atea burdin barrekin itxita dagoelako.
Baseliza bereziki ezaguna da inguruetan bizi zen Basiliskoari buruzko kondaira kontatzen zelako: izaki horrek begirada hutsarekin jendea akabatzeko ahalmena omen zuen, baina, behin, Martiodako oilar batek aurre egin zion, eta izaki magiko hori behin betiko desagerrarazi zuen.