Larragorri parkea egiteko desjabetzeak abiatuko ditu Gasteizek

Erredakzioa 2021ko uzt. 30a, 09:35
URA agentziak ur baltsa handi bat sortuko du uholdeak ekiditeko. GASTEIZKO UDALA

Tokiko Gobernu Batzarrak proiektuan aurrera egiteko bi txosten onetsi ditu.

Etorkizunean Larragorri parkean Batan eta Zapardiel ibaien uholdeetatik babesteko proiektuan aurrera egiteko beste aurrerapauso bat eman duela iragarri du Gasteizko Udalak. Joan den astean Ura Uraren Euskal Agentziak iragarri zuen bertan ur baltsa handi bat egiteko lizitazioa hasita zuela, baina, aurrera egiteko, udalaren zain zegoela.

Orain udalak aurreratu du lan horiek aurrera egiteko "beharrezkoak diren hainbat tramite" egin dituela. Iragarri duenez, ostiral honetan Tokiko Gobernu Batzarrak bi dosier onetsi ditu. Batean, URArekin obrak gauzatzeko hitzarmena sinatzeko aukera eman dute. Bestean, Lasarteko legarretan eskubideak desjabetzeko tramiteei ekingo diete. "Eragindako  ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurreko informaziora aterako da", Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Ondoren, "banan-banan jakinaraziko zaie eragindako ondasun eta eskubideen titular gisa ageri direnei, alegazioak aurkezterik izan dezaten".

Udalaren arabera, proiektuari esker, Gasteiz hegoaldeko uholde arriskua murriztuko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide