Gasteiz hegoaldeko urmaela sortzeko prozesua abiatu dute

Erredakzioa 2021ko uzt. 21a, 15:00
Lasarteko legartzetan sortu nahi dute urmaela. ALPHABET

Uholdeei aurre egiteko Lasarteko legartzetan eraiki behar duten baltsa eta hoditeriarako lanen lizitazioa hasi du URAk. 

URA Uraren Euskal Agentziak iragarri du Gasteizko hegoaldean ur baltsa bat era lurpeko eroanbide bat eraikitzeko lizitazioa abiatu duela. Lasarteko legartzetan sortuko duten urmaelak 130.000 metro kubikoko edukiera izango du; lurpeko eroanbidearen kasuan, 2.380 metroko luzera izango du. Batan eta Zapardiel ibaien goraldiei aurre egin nahi diete azpiegitura berriarekin. Bi ibaien ur emaria Gasteizko estolderiatik doa, eta horrek arazoak sortzen ditu uholdeak gertatzen direnean. 

Ohar batean URAK dio "espero" duela "laster" Gasteizko Udalak haren esku jarriko dituela lanak egiteko beharrezkoak diren lursailak, "lanen esleipenean eta horien hasieran atzerapenik gerta ez dadin". Izan ere, udalak egiteko asmo duen Larragorri proiektuaren baitan aintzat hartzen da ur eremu berri hori, bertan ur kiroletarako eta aisialdirako espazioa sortzeko asmoa baitute. 

URAk dio proiektuarekin "hiriaren hegoaldeko hiri bilbearen segurtasuna" areagotu nahi duela. Erantsi du uholdeen aurka egiteko "lehentasun handiena duen obretako bat" dela, eta "nabarmen handituko" duela Gasteizko hegoaldean bizi diren pertsonen segurtasuna. Orotara, 6,3 milioi euro inbertituko dituzte proiektuan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide