Koronabirusa

Albertia Campus egoitzako agerraldian kutsatutako egoiliar bat hil egin da

Erredakzioa 2021ko eka. 22a, 12:30

Albertia Campus egoitza Gasteizko Nieves Cano kalean dago. / GOOGLE MAPS

Azken orduetan, Albertia Campus egoitza pribatuan kutsatutako erabiltzaile bat hil egin da, "Covid-19arekin zerikusirik ez duten beste patologia batzuen ondorioz". Joan den astean atzemandako agerraldiak 25 positibo utzi ditu dagoeneko.

Duela astebete, hogei positibo atzeman zituzten Gasteizko Albertia Campus egoitza pribatuko Covid-19 agerraldian. Hamahiru positibo erabiltzaileen artean detektatu zituzten, eta beste zazpi langileen artean; horietako bi praktikan zeuden pertsonak ziren.

Aldundiak jakinarazi duenez, "Covid-19arekin zerikusirik ez duten beste patologia batzuen ondorioz" hil egin da erabiltzailea.

Egoeraren ondorioz, zentroak baheketa egin behar izan zuen, baina ez da positibo gehiagorik atzeman langileen artean. Hala ere, beste bost positibo azaleratu dira erabiltzaileen artean, eta guztira 25 positibo dira, gehienak sintomarik gabe dauden arren.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago