Azkena Rock Festivalek Patti Smith, The Offspring eta beste hamabost talde baieztatu ditu 2022rako

Erredakzioa 2021ko eka. 17a, 17:00

Patti Smith izango da Azkena Rock Festival 2022 jaialdiaren kartelburua. / LAST TOUR

Azkena Rock Festival jaialdiaren 20. urteurreneko edizioa 2022ko ekainaren 16tik 18ra egingo da. Oraingoz, Patti Smith, Brian Wilson, The Offspring, Emmylou Harris, Social Distortion, Suzi Quatro eta beste hamaika talde baieztatu dituzte.

Bi urtez jarraian atzeratu ostean, Azkena Rock Festival jaialdiaren hurrengo edizioa 2022ko ekainaren 16tik 18ra ospatuko da. Hiru eguneko jaialdia izango da, 20. urteurrena ospatzeko. Antolakuntzak horren berri eman zuenean iragarri bezala, ostegun honetan plazaratu dute kartelaren lehen izenak; hain zuzen ere, atzeratu izan ez balitz, 2021eko edizioa hastekoa zen egunean.

Guztira, hamazazpi talde baieztatu dituzte oraingoz, horietako asko aurretik iragarritakoak: Patti Smith, Brian Wilson, The Offspring, Emmylou Harris, Social Distortion, Suzi Quatro, L7, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Marcus King, Black Mountain, Daniel Romano's Outfit, Reverend Horton Heat, Shooter Jennings, Chuck Prophet and the Mission Express, The Faithless eta Wicked Wizzard.

"Eta askoz gehiago", aurreratu dute sare sozialetan, laster konfirmazio gehiago iritsiko baitira. Momentuz, Iggy Pop konfirmazioen lehen txanda honetatik erori da; ikusteko dago aurrerago iragarriko ote duten.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta aurreko ediziorako erositakoak ere 2022rako balioko dute.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago