Abian da Ikergazte: ikerketa, gazteak eta euskara eskutik helduta Gasteizen

Erredakzioa 2021ko eka. 9a, 16:30
Ikergazte kongresuaren lehen jardunaldia, Gasteizko Europa Jauregian. / UEU

Gaurtik hasi eta ostiralera bitartean, ia 200 aditu eta ikertzaile euskaldun bilduko dira Gasteizko Europa Jauregian, Ikergazte kongresuan. 150 aurkezpen, nazioarteko lau hitzaldi orokor, mahai-inguruak eta bisitak izango dira egitarau oparoan.

UEUk antolatuta, 2015ean egin zen lehen edizioa Durangon, bigarrena 2017an Iruñean eta 2019an Baionan, arrakasta handiz. Egitasmo honen helburuak ikertzaile euskaldunak ikusgarri egin, harremanetan jarri eta euskarazko ikerketa sustatzea dira. Aurtengo edizioaren hasiera ekitaldian, Kepa Sarasola UEUko zuzendariak, Lexuri Ugarte Aldundiko Euskara zuzendariak, Blanca Urgell EHUko ordezkariak, Olatz Arbelaitz Ikergazte kongresuko zuzendariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak parte hartu dute.

Jarraian, Ikergazte kongresuaren lehen jardunaldiarekin lotutako hainbat eduki:

  • Txerra Rodriguez Gomez ikergazteari elkarrizketa: "Euskara elkarteen inguruan oso ikerketa gutxi dago". Txerra soziolinguista eta hizkuntza aholkularia da, eta 30 urte mihigintzan liburua argitaratu berri du UEUrekin. Euskara elkarteek euskararen biziberritzean izan duten eragina aztertu du Rodriguezek.

 

Agenda | Ekainak 10, osteguna

  • 09:00-10:00 Hitzaldi gonbidatua: Datuen zientziak COVID-19aren aurkako borrokan. Nuria Oliver, Telekomunikazio ingeniaria eta Inteligentzia Artifizialeko doktorea.
  • 10:00-11:15 Mikroaurkezpenak
  • 11:15-12:00 Atsedenaldia
  • 12:00-14:15 Ahozko aurkezpenak
  • 14:15-16:15 Bazkari etena
  • 16:15- 17:50 Mahai ingurua: K++: Koronabirus osteari buruz esandakoei atzera begirada
  • 18:00-20:00 Saio osagarri berezia eta afaritxoa

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide