Jihadismoan doktrinatzeagatik zigortutako Gasteizko bizilagun bat absolbitu du Auzitegi Gorenak

Erredakzioa 2021ko mai. 18a, 10:00
I.Z.-ren aurkako operazioaren irudi bat, Ariznabarra auzoan. / Argazkia: ESPAINIAKO POLIZIA

2018an, jatorri aljeriarreko Gasteizko bizilagun bat atxilotu zuten jihadismoan dokrinatzea leporatuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak bost urteko espetxe zigorra ezarri zion, baina Auzitegi Gorenak errugabetzat jo du orain.

SER irratiak jakitera eman duenez, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi du Gasteizko Aljeriako elkarteko presidente ohia errugabea dela. Espainiako Poliziak 2018ko abenduan atxilotu zuen, 36 urte zituenean, Facebook sare sozialean emakume gazte bat jihadismoan dokrinatzea egotzita; emakume hori ezkutuko agente bat zen.

Orain, Manuel Marchena epailea buru duen Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salak ondorioztatu du Gasteizko bizilaguna ez zela saiatu emakumea ISISen sartzen. Gainera, epaileak nabarmendu du Siria edo bestelako eremu gatazkatsuetara joateko asmoa kendu ziola, baita ustezko lagun bati laguntza ekonomikoak bidaltzeko asmoa ere. Akusatuaren etxebizitzan ez zuten terrorismoarekin lotutako materialik aurkitu.

Ertzaintzaren konfidentea?

Are gehiago, Auzitegi Gorenak frogen analisi "erlazionatua eta kritikoa" ez egitea eta Ertzaintzaren konfidente bat ote zen ez aztertzea kritikatu dio Auzitegi Nazionalari.

I.Z. gasteiztarra aske dago jada, espetxean bi urte baino gehiago eman ostean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide