Erasotzailearen bikotekideak berak astearte gauean deitu zuen 092 telefono zenbakira, Aranbizkarra auzoko bere etxebizitzan Poliziaren laguntza eskatzeko eta senarraren tratu txarrak salatzeko.
Udaltzainak bertaratu zirenean, biktimak azaldu zien bikotekidearekin eztabaida izan zuela eta, haren agresibitatea ikusita, logela batean babestu behar izan zuela. Gainera, biktimaren arabera, irainak, laidoak eta mehatxuak ohikoak ziren.
Ondorioz, Udaltzaingoak gizonezkoa atxilotu zuen eta asteazken goizean geratuko da epailearen esku.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.