Gazteriak bizi duen "larrialdi egoera" salatu eta eraldaketa soziala eta burujabetza aldarrikatzeko mobilizazioak deitu zituen Ernai gazte erakundeak joan den ostiralean, maiatzaren 7an, Hego Euskal Herriko hiriburuetan; tartean Gasteizen. Dozenaka gazte bildu ziren Arabako hiriburuko manifestazioan.
Manifestazioa amaitu ostean, Ernaik Eusko Legebiltzarraren inguruetara eraman zuen protesta, baina Ertzaintza gogor oldartu zen gazteen aurka. Ernaik salatu zuenez, Ertzaintzak hainbat gazte zauritu zituen eta horietako bat atxilotu zuen; gainera, Santiago ospitalean artatu behar izan zuten. Beste hiriburuetan ere kargak eta atxiloketak izan ziren, bereziki Bilboko manifestazioan.
Ertzaintzaren karga horien irudiek zabalpen handia izan dute asteburuan zehar. Irudi horien artean, Gasteizko ertzain batek zeramatzan joera ultraeskuindarreko eskumuturrekoak ikusi ahal izan dira: horietako bat Jusapol polizia-sindikatuarena, eta beste bat AEBetako Blue Lives Matter mugimenduarena.
Hasi da mobilizazioa Andra Mari Zuritik!
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) May 7, 2021
✊#Larrialdian gaudela salatzeko mobilizatu gara gaur Euskal Herriko hiriburuetan.
????Jarraipena pic.twitter.com/kD2UcYmRGG
Tubacexeko langileak batu dira manifestaziora.
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) May 7, 2021
✊Gora langileon borroka@tubace_xen pic.twitter.com/2ccOZ7kWF2
????️Iparra independentzia, sozialismoa eta feminismoa dugu
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) May 7, 2021
???? Euskal Herri burujabe bat behar dugu gazteon benetako #Larrialdi hau eteteko.
‼️Krisia ez dugu gazteok ordainduko
Gora Euskal gazteria,
JTK irabazi arte!#Larrialdian pic.twitter.com/owKblFp3XS
Lege Biltzar parera ekarri ditugu aldarriak.
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) May 7, 2021
Gora gazte borroka! #Larrialdia hau antolakuntzaz suntsituko dugu! pic.twitter.com/b3W1OV6Y9U
????Gazte bat atxilotu dute eta polizia manifestarien aurka oldartu da.@gorka__urtaran lotu zure txakurrak!!#Larrialdian pic.twitter.com/DzIc53EllG
— Ernai Gasteiz (@ErnaiGasteiz) May 7, 2021
‼️‼️ Zipaioek @ernaigazte-ko mobilizazioaren ostean gazteen aurka kargatu egin dute!
— Maddi Isasi Azkarraga (@maddisasi) May 7, 2021
Utzi bakean euskal gazteria!#M7 #Larrialdian pic.twitter.com/qk77D3wblA
Morroi honek borrarekin jo dio buruan gazte bati. Bere kezka bakarra: irudiak ez zabaltzea!
— Aimar Gutierrez (@AimarRahim) May 8, 2021
Psikopata hutsak zarete! ¡Qué se disuelvan y entregen las armas! pic.twitter.com/sEVJn57gaU
El ertzaina que ha cargado hoy contra @ernaigazte frente al Parlamento Vasco golpeando a una joven con su porra en la cabeza llevaba al menos tres pulseras: una de los fascistas de Jusapol, otra de los racistas de Blue Lives Matter y una tercera con el lema «proteger y servir». https://t.co/TrZ4WDEL76 pic.twitter.com/Mq8JhjXEJa
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) May 7, 2021
Larunbatean, protesta gehiago
Ostiraleko istiluen ostean, Ernaik mobilizazio gehiago deitu zituen larunbatean, aurreko egunean plazaratutako aldarrikapenak berresteko eta Ertzaintzaren jarduketak salatzeko, Larrialdi egoeran gaude eta zipaioen biolentziak larriagotzen du lelopean. 20:00etan abiatu zen Gasteizko manifestazioa, Andre Maria Zuriaren plazatik; Ertzaintzak Olagibel kalean duen polizia-etxera eta EAJren egoitzara eraman zuten protesta, besteak beste.