Gasteizko azken eraso matxistak salatu ditu Itaiak

Erredakzioa 2021ko mai. 4a, 08:00

Gasteizko Itaiak azken hilabetean jazotako eraso matxistak salatzeko elkarretaratzea egin du astelehen honetan, Andre Maria Zuriaren plazan. Ehun bat lagun bildu dira mobilizazioan.

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak "indarkeria matxista oro" gaitzetsi eta salatu du, eta azpimarratu du "beharrezkoa dela emakume langileon kontrako erasoen aurkako erantzun eraginkorrak hedatzea".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago