Igandeko 22:00ak aldera, Gasteizko Udaltzaingoak abisu bat jaso zuen, azalduz gizon batek bere emazteari eraso egin ziola Zabalgana auzoko etxebizitza batean. Udaltzainak biktimarekin elkarrizketatu ziren, eta hark azaldu zienez, erasoa familiako eztabaida baten ostean gertatu zen. Gizonak gertatutakoa onartu zuen, eta atxilo eraman zuten.
Anbulantzia batek emakumea artatu zuen bertan, eta, ondoren, ospitalera eraman zuen. Ustezko erasotzailea epailearen esku gelditu da astelehen honetan.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.