2021/05/07 18:00 - 20:00

AURKEZPENA

'Idatziz sortu', errezitaldi poetiko gaztea

'Idatziz sortu', errezitaldi poetiko gaztea
Goiuri jauregia, Gasteiz

Gasteizko euskal idazle gazte talde batek elkarrekin sortutako literatura-ekoizpenak ikusaraztea, hori da, hain zuzen ere, errezitaldi honen helburu nagusia. 

Miren eta Itziar Uriarte Crespo buru dituen proiektu gazte hau (Gazte Hitzak kontakizun laburren lehiaketan sarituak) izan da Gasteizko Udal Gazteria Zerbitzuak antolatutako Haziak- idea gazteak lehiaketaren proiektu irabazleetako bat.

Liburuxkaren aurkezpenerako ekitaldian, gazte sortzaileek euren esperientzia kontatuko dute eta bertaratzen direnen aurrean, beren konposizioen zatiak irakurriko dituzte. Errezitaldia bideratzeko, eta gazteen irakurketa laguntzeko ilustrazioak proiektatuko dira, eta zuzeneko musika entzungo da.

Eserlekuak gordetzeko: idatzizsortu@gmail.com

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide