Udaberria iritsi da Oihaneder Euskararen Etxera

Erredakzioa 2021ko api. 9a, 08:30
Udaberrirako hogei jarduera inguru antolatu ditu Oihanederrek. / ALEA

Oihanederrek labetik atera du hogei jarduera inguruz osatutako udaberriko programazioa. Hiriko eragileekin ehundutako elkarlana nabarmenduko da hiruhileko honetan, eta, besteak beste, Taulara mikroantzerki lehiaketa izango da.

Urtebete baino gehiago igaro da pandemia hasi zenetik, eta, neguko hotzak atzean utzita, udaberria heldu da Gasteizko Alde Zaharreko muinoko Euskararen Etxera. Horrela, hiruhileko berriari gogotsu heldu dio Oihanederrek, hogei jarduera inguruz osatutako diziplina anitzeko ekitaldi sorta zabalarekin.

Ekainera bitartean luzatuko den programaziotik, Gasteizko eragileekin elkarlanean antolatutako ekintzak nabarmendu ditu Oihanederrek. Izan ere, dozena bat elkarte, eragile eta kolektibok parte hartu dute udaberriko egitarauaren antolakuntzan, "euskal kultura balore segurua dela" aldarrikatzeko. Besteak beste, GEU elkartea, Baratza, Parasite kolektiboa, Topagunea, UEU, Hunkitu Arte elkartea, IKA, AEK, Gauekoak, ALEA edo JalgiVoz jaialdia izan dira.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, hiruhilekoan zehar, Oihaneder.eus webgunea izango da informazio iturri nagusia. Bertan topatu ahal izango da eguneratutako eta behin betiko informazioa, pandemiak eragindako azken orduko egokitzapenak kontuan hartuta.

Udaberriko jarduerak doakoak dira, baina gonbidapena eskuratu beharko da ohiko bideetatik: oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatziz, telefonoz (945 16 18 30 – 615 98 68 32) edota webgunearen bitartez. Hainbat ikastaro eta jardunalditan, berriz, izena eman eta ordaindu beharko da parte hartzeko.

Jaialdiak

Oihanederrek sei urte daramatza apiril, maiatz eta ekaineko hilabeteetan Gasteizko hainbat eragilerekin jaialdiak elkarlanean antolatzen. Aurtengo udaberrian, bost jaialdi izango dira Euskararen Etxean:

  • Maiatzaren 19an: Laburbira, Euskarazko film laburren XVIII. zirkuitua.
  • Horiez gain, Zurrunbilo eta IkerGazte jaialdiekin elkarlanean, ekintza gehiago izango dira.

Zikloak

Gainera, jarraipena izango dute beste hilabete batzuetan ere antolatutako zikloek:

  • Saski Naski sorkuntza artistikoen otzara: apirilaren 18an, Kax-kax-kax!, Katixa Agirre eta Maite Larbururen eskutik (gonbidapenak agortuta).
  • Ahoskera Laborategia ikastaroa: apirilaren 17an, Julia Marinen eskutik.
  • Batera deialdiko aurkezpen publikoak:
  • Filmazpit zikloa, zinema jatorrizko bertsioan euskaraz azpititulatuta:

Kontzertuak

Ohi bezala, Oihaneder Euskararen Etxeak euskal musikarientzako oholtza eskainiko du:

  • Apirilaren 22an, Serge, Leihotik mundura diskoa aurkezteko.
  • Maiatzaren 6an, Urko Buruaga, Egin Leku! deialdiaren barruan.
  • Maiatzaren 27an, Idoia, Ilun eta abar proiektuarekin, eta Eskilarapeko Soinuak zikloaren barruan.
  • Ekainaren 3an, Ihana, Egin Leku! deialdiaren barruan.

Nobedadea: Taulara lehiaketa

Udaberriko berrikuntza nagusia Taulara mikroantzerki lehiaketaren lehenengo edizioa martxan jartzea izango da. Formatu txikiko antzezlan eta bakarrizketentzako deialdi irekia da, eta euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi du.

Jasotako proposamen guztien artean, hiru lan aukeratuko dira. Horietako bakoitzak 600 euroko saria jasoko du. Lan irabazleak ekainaren 18an aurkeztuko dira Oihanederren, eta saio horretan emango da laugarren saria, publikoarena. Proiektuak bidaltzeko epea martxoaren 29tik maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide