2021/05/07 18:30 - 20:00
HAURRENTZAKO EKINTZA
Hitzaldia eta eskalada uztartuko dituen ekimena.
Elkarrengandik arrotz eta urrun senti daizkeen bi diziplina uztartu nahi dira saio hauetan. Eta pixkat sakonduz gero, ez daude horren urrun ere dimentsio ezberdinak lantzen baditu ere, pertsona bezala hazteko oso baliogarri baitira biak.
Hitza eta mugimendua Irati Andaren bizitzan txikitatik presente izan dituen bi zutabe potolo izan dira. Hamar urterekin kirol eskalada praktikatzen hasi zen eta munduko kopan parte hartu izan du hainbat urtez hainbat podiumera igo delarik. Bestetik, hamairu urterekin Arabako Bertsozale Elkartean apuntatu eta ordutik bertsoaren jolasean ibiltzen da sarri, Arabako Txapelketan parte hartu ohi du. Gaztetako eta nerabezaroko irakurgaiak konpartituko dizkigu Iratik eta ondoren errokodromora joango gara eskalada ezagutu eta gorputza mugitzeko.
Adina: 4-/8 urte.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.