Kutxabanki leihatilako zerbitzua bermatzeko eskatu dio Gasteizko udalbatzak

Erredakzioa 2021ko urt. 27a, 09:00
Kutxabankeko bulegoa Independentzia kalean, Gasteizen. / WIKIPEDIA (Zarateman)

Gasteizko Udaleko alderdi guztiek leihatila zerbitzua eskaintzen jarraitzeko eskatu diote Kutxabanki, EH Bilduk proposatutako mozioa babestuz.

Kutxabankek bere bulegoetan leihatila zerbitzua bermatzen jarrai dezala eskatu du EH Bilduk, mozio bidez, astearte honetako udalbatzan. Mozioa aurrera atera da Udaleko osoko bilkuran. Izan ere, alderdi guztiek bat egin dute Kutxabanki eta gainerako banketxeei eskatzeko «bulegoetan leihatila zerbitzua eskaintzen jarraitzea, egun eta ordu jakin batzuetan behintzat».

Hilabete honetan jakin da Kutxabankek Gasteizko bulegoen laurden batean leihatilako zerbitzua eta arreta emateari uzteko erabakia hartu duela. «Adinekoei, ahulenei eta baliabide gutxien dituztenei kalte egiten dien erabakia da», kritikatu du Iratxe Lopez de Aberasturi EH Bilduko zinegotziak.

EH Bilduk gogora ekarri duenez, 2012ko urtarrilaren 1ean sortu zen Kutxabank, eta aurrezki kutxen finantza aktiboak bideratzeko banku gisa abiatu zen. Akziodun bakarrak Arabako Vital Kutxa, Bizkaiko BBK eta Gipuzkoako Kutxa ziren orduan, baina gerora aurrezki kutxak desagerrarazi eta banku fundazio bihurtu ziren.

«Ezin dugu ahaztu erakunde honek Gasteizko Udalarekin eta Arabako Aldundiarekin duen lotura; aurrezki-kutxen sorreran erakunde fundatzaileak izan ziren», nabarmendu du Lopez de Aberasturik. «Eta, gaur egun, bi erakundeek fundazioaren patronatuko ordezkariak izendatzen dituzte».

Erlazionatuak

Kaltetu ugari utzi ditu sukurtsalen gainbeherak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2020 urr 10 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide