2021/02/18 19:00

TAILERRA

'Abere ba', palindromoen proiektua

'Abere ba', palindromoen proiektua
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

'Abere ba' keinu, esanahi eta hizkuntzarekin jolasten duen proiektua da. Proiektuaren atal nagusia, 'Abere ba' liburua da, baina erakusketak, tailerrak eta emanaldi bat ere baditu bere baitan. 'Abere ba' liburuaren aurkezpenarekin batera palindromo tailer bat egingo da parte hartzera animatzen diren guztiekin.

Tailer honetan ondo pasatzea eta dibertitzea izango dira helburu nagusiak: palindromo bat zer den jakin, palindromo mota ezberdinak ezagutu eta teknika ezberdinak erabiliz eta hitzekin jolastuz palindromoak osatuko dira euskaratik eta euskaraz.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago