2021/02/07 18:00 - 19:00

FAMILIA JARDUERA

'Pangea, gure planetaren musika paisaia'

'Pangea, gure planetaren musika paisaia'
Principal antzokia, Gasteiz

Duela 200 milioi urte gure planeta kontinente erraldoi bakarra zen: Pangea. Banatzen hasi eta denboraren poderioz, gaur egun ezagutzen ditugun kontinente desberdinak sortu ziren. Lurraren zati desberdinak batuko dituen bidaia musikala proposatzen dizugu. Pangea, gure planetako kultura aniztasunaren doinua.

Musika zuzendaritza: Luis Orduña.

Munduko musika tresnen bakarlaria: Abraham Cupeiro.

Antzezlea: Josune Velez de Mendizabal.

Adin gomendatua: 6 urtetik aurrera. Arren eskatzen dugu ikuskizun bakoitzerako gomendatutako adinak errespetatzeko. Ezin da sartu aretora hiru urtetik beherako adingaberik 0-3 urteetako haurrentzat ez diren emanaldietara.

Prezioa: 6 euro. Deskonturik gabe

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago