2021/01/22 - 2021/01/23 2021eko urtarrilak 22an 16:30etatik 20:30etara; urtarrilak 23an 9:30etatik 13:30etara

TAILERRA

Kulturartekotasuna, hezkuntza eta generoa

Kulturartekotasuna, hezkuntza eta generoa
Etxanobe jauregia, Gasteiz

Kultura-aniztasuna beti izan da gizartearen eta eskolaren zati, are nabarmenago azken bi hamarkadetan. Eskolan sortzen diren egoera batzuek bertan funtzionatzeko dugun moduaren inguruan hausnartzeko eta jarduteko moduak birpentsatzeko aukera ematen dute. Aldi berean, kudeatu behar ditugun zalantzak eta gatazkak sortzen dira, ordea. Lantegi honetan, kontu konplexu batzuk jorratuko ditugu, eta modu inklusiboan jarduteko irizpideak bilatuko.

Hartzaileak: Hezkuntza-eremuko pertsonak edo genero- eta kulturartekotasun-gaietan interesa duten pertsonak. Trebatzailea: Amelia Barquin, doktorea Filologia Erromanikoan, eta Kulturarteko Hezkuntzako eta Hezkuntza eta Generoko irakaslea HUHEZIn (Arrasateko Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean).

Izena emateko epea: 2020ko irailaren 7tik 2021eko urtarrilaren 15ra. Informazioa eta izen-emateak: 010 / Gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/eskolafeminista

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide