2020/12/03 18:00

IKUSKIZUNA

Euskararen Eguna: 'Pyrogenia' ikuskizuna

Euskararen Eguna: 'Pyrogenia' ikuskizuna
Andre Maria Zuriaren Plaza, Gasteiz

GEU Elkartearen eskutik, Pyrogenia ikuskizunak berotuko du Euskararen Nazioarteko Eguna Gasteizen. Su-malabare, argi, maskara eta efektu piroteknikoekin abenduko arratsalde hotza piztuko dute.

Ikuskizuna kalean izango da, baina edukiera kontrolatuko du GEU Elkarteak. Webgunearen bitartez martxan jarritako izen-ematea joan den ostiralean itxi behar izan zuen elkarteak, 24 ordu baino gutxiagoan leku guztiak agortu zirelako.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago