Euskararen Agenda

Mielotxin taldearen folk doinuak, Oihanederrera

Erredakzioa 2020ko aza. 27a, 08:30

Mielotxin, 2003an Tafallan sortutako folk taldea, etapa berrian. / MIELOTXIN.com

Aurreko urteetan bezala, ostiral honetan, Aitzina Folk musika jaialdiaren VIII. edizioak geltokia izango du Oihaneder Euskararen Etxea.

Aurten Tafallako Mielotxin folk taldea izango da; 2003ko udan Tafallan (Nafarroa) sortu zen, abeslari eta akordeoilaria den Iñigo Aguerriren ekimenez. Urte bat lehenago, zuzeneko emanaldi bat sortzeko asmoz, maketa bat grabatu zuen Pontevedran, bere lagun eta musikaria den Pipo Alvariño galiziarraren laguntzarekin. Asmoa Nafarroan folk musikaren ikuspegi berri bat eskainiko zuen proiektua martxan jartzea zen.

Oraingoan, Oinarin dantzariekin batera, ikuskizun berriarekin, etapa berri batean sartzen da Mielotxin. Ostiralean izango da Oihaneder Euskararen Etxean, hilaren 27an, 19:00etan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago