Euskararen Agenda

Arissaren zuri-beltzak

Erredakzioa 2020ko aza. 15a, 20:00

Antoni Arissa Bartzelonako inprimatzaile eta argazkilaria izan zen. / ANTONI ARISSA

Vital Fundazioak Antoni Arissa (Bartzelona, 1900- 1980) argazkilariaren ibilbidea eta obra gerturatu ditu, abangoardiaren ordezkari nabarmenetako baten lana. Euskarazko bisitaldi gidatua egingo da azaroaren 17an.

Valentin Vallhonratek eta Rafael Levenfeldek komisariatutako erakusketa honetan, Antoni Arissaren zuri-beltzeko 153 argazki ikus daitezke, eta haren ibilbide profesionala hiru bloke estilistikotan banatu dute: piktorialismoa, 1922 eta 1928 artean; modernitatearen soluzio bisualetaranzko bilakaera, 1930eko hamarkadaren hasierara arte; eta ikuskera berria, 1930etik 1936ra arte.

Erakusketa hobeto ezagutzeko, euskaraz bisitaldi gidatua egiteko aukera izango da hilaren 17an; 19:00etan. Aurretik izena eman beharko da 945 77 68 58 telefonoan.

Erlazionatuak

Antoni Arissa, zuri-beltzean

Erredakzioa 2020 urr 17 Gasteiz

Erakusketa: 'ARISSA'

Erredakzioa 2020 aza 04 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago