erakusketa

Antoni Arissa, zuri-beltzean

Erredakzioa 2020ko urr. 17a, 08:00
Antoni Arissaren argazki obra ikusgai dago Vital Fundazioaren aretoan. @ARISSA

Estatuko argazkigintzako abangoardiaren ordezkari gorenetakoaren obra 153 argazkitan bildu ditu Vital Fundazioak 'Arissa. Itzala eta argazkilaria 1922-1936' erakusketan. Azaroaren 29ra arte zabalik dago.

Antoni Arissa Espainiako estatuko argazkilarien abangoardiako ordezkariari eskainitako erakusketa izango da ikusgai azaroaren 29ra arte Vital Fundazioa erakusketa aretoan. Arissa. Itzala eta argazkilaria 1922-1936 erakusketaren barruan ikusgai egongo diren irudiak Telefonica Fundazioak eta Kataluniako Institut d 'Estudis Fotogràfics delakoak gordetako negatiboen bildumetatik datoz.

Valentin Vallhonrat-ek eta Rafael Levenfeld-ek komisariatu dute erakusketa, eta zuri-beltzeko 153 argazki bildu dituzte, Arissaren ibilbide profesionala hiru bloke estilistikotan banatuta: piktorialismoa, 1922 eta 1928 artean; modernitatearen soluzio bisualetaranzko bilakaera, 1930eko hamarkadaren hasierara arte; eta ikuskera berria, 1930etik 1936ra arte, Arissa argazki- abangoardietan erabat sartu zenean.

Arissa Bartzelonan (Katalunia) jaio zen, 1900. urtean. 22 urterekin lortu zuen lehenengo saria, eta ordutik bere lanak oihartzun handia izan zuen Katalunian zein nazioartean. Hala, bere argazkiak Saint Etienne-ko II Exposition Internationale d 'Art Photographique erakusketetarako aukeratu zituzten, eta 1935ean Art de la Llum aldizkariak ale monografiko bat eskaini zion; aldi berean, Sant Andreuko Centro Popular Catalanistan bere obra erakusgai izan zuten.

Vital Fundazioko aretoan ohiko ordutegian zabalik dago erakusketa, eta asteartetan, 19:00etatik 20:00etara, bisitaldi gidatuak egingo dira. Gehienez ere bederatzi laguneko talde txikiak izango dira, eta aldez aurretik erreserba egin beharko da, 945 776 858 zenbakian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide