Tuvisak 7. lineako maiztasunak hobetuko ditu

Erredakzioa 2020ko aza. 11a, 14:15
Borinbizkarra eta Salburua lotzen ditu Tuvisako 7. lineak. / GASTEIZKO UDALA

Tuvisako 7. linea (Borinbizkarra-Salburua) pandemiaren aurretik zuen okupazioaren %50era iritsi da, eta, beraz, datorren astetik aurrera, 10 minuturo igaroko dira autobusak.

Datorren astean, Tuvisak hobetuko ditu 7. lineako maiztasunak, eta %100ean funtzionatuko du, pandemiaren aurreko zerbitzua berreskuratuz.

Horrela, 2, 4, 5, 6 eta 7 lineak izango dira %100ean; izan ere, beste lau linea horietan zerbitzuak pandemiaren aurreko maiztasunak berreskuratu zituzten lehenago, puntako orduetan erabiltzaile gehien izan ohi dituzten lineak baitira.

7. linearen kasuan, ordea, berriki iritsi da pandemiaren aurreko okupazioaren %50era; bereziki, puntako orduetan, hau da, 7:30etik 9:00era bitartean eta 12:30etik 17:30era bitartean. Ondorioz, ekin zaio maiztasunaren hobekuntzari.

LINEA Erabilera (%), 2019koaren aldean Egungo eskaintza (%), 2019koaren aldean
6 %57,47 %100
4 %59,18 %100
5 %64,43 %100
2A %56,57 %100
7 %45,33 %63
2B %54,01 %100
10 %47,85 %63
1 %43,94 %75
8 %43,52 %75
3 %70,47 %57
9 %39,57 %57

Asteko berrikuspena

Azken asteetan kritika ugari jaso dituzten arren, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta Tuvisako lehendakari Raimundo Ruiz de Escuderok gogorarazi du udal garraio enpresak zerbitzuaren eskaintza eta eskaria astero aztertzen dituela. "Gasteizen, Tuvisako autobusak erabiltzen dituzten bidaiarien eskaria %55aren eta %60aren artean dago, 2019koaren aldean. Eta eskaintza %85era igo da azken lanegun hauetan", adierazi du.

Gainera, azpimarratu du Tuvisak 140.000 euro inbertitu dituela Covid-19aren kontrako berariazko zerbitzuetan: norbera babesteko ekipoak, garbiketa produktuak eta berariazko garbiketak, besteak beste. Gainera, birusa agertu zenean ezarri ziren neurri sanitarioei eutsi egin zaie.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide