Tuvisak ere Euskaraldiarekin bat egin du

Erredakzioa 2020ko aza. 9a, 13:03

Tuvisa udal garraio enpresak Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egin du, eta euskararekiko konpromisoa erakutsi du ALEA eta GEU Elkartearekin elkarlanean sortutako bideo batean.

Azaroaren 20an hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioaren atarian, konpainiako langileak dira protagonista Tuvisak ALEA eta GEU Elkartearekin elkarlanean egindako ikus-entzunezko piezan. Bertan, autobusak euskara erabiltzeko espazio aproposak direla azaldu nahi izan du Tuvisak; bai langileek, eta baita bidaiariek ere.

Izan ere, udal enpresak hainbat Arigune sortu ditu Euskaraldirako, enpresa barruan euskararen erabilera modu kolektiboan bultzatzeko helburuarekin. "Badakigu gizarte aldaketak epe luzekoak direla, baina pixkanaka Tuvisako erabiltzaileen eta langileen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea nahi dugu. Euskararen aldeko apustu handia egiten ari gara", azaldu dute Tuvisako kideek.

Euskaraldian ez ezik, beste proiektu batzuetan ere parte hartzen ari da Tuvisa; hala nola Xederan, administrazioan hizkuntzaren normalizazioa sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako sarean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago