Euskararen Agenda

Pinocchioren eguneratze estetikoa

Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 12:00

'Pinocchio' estreinatuko du Gorakada antzerki taldeak Gasteizen. / GORAKADA.com

Moby Dick eta Ulisesen bidaia lanak aurkeztu eta gero, Pinocchio estreinatuko du Gorakada taldeak igandean, urriaren 25ean, Gasteizko Principal antzokian, 18:00etan.

Proposamen arriskutsua eta kalitatezkoa da, lan eszenikoan eta dramaturgian aditua den pertsona talde baten eskutik. Antzezpena hiru aktorerekin eta musikari batekin eta egoera dramatikoan dagoen objektuaren jolasarekin egiten dute.

"Gure Pinotxo modernoa da, trash, punk samarra, kaletarra, gaur egungo gaiez kezkatua eta XXI. mendean kokatua. Estetika aldatu diogu, gaurko publikoa ere ez delako Collodi irakurtzen zuena, eta gustuko dugu istorioak, oso klasikoak izan arren, kontatzeko kode berriak erabiltzea".

Erlazionatuak

'Pinocchio'

Erredakzioa 2020 ira 21 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago