Greba hezkuntzan

5.000 lagun Gasteizen, eskolarako itzulera "seguru eta adostu" baten alde

Mikel Buruaga 2020ko irailaren 15a

Hezkuntza grebaren harira, 5.000 pertsona inguru bildu dira Gasteizko manifestazioan. Jesus Guridi Kontserbatoriotik abiatu dira, eta Eusko Jaurlaritzaraino eraman dute itzulera "adostu eta seguru" baten aldeko aldarria.

LAB sindikatuko Jokin Zubiriarekin eta STEILAS sindikatuko Ainhoa Astigarragarekin hitz egin du ALEAk manifestazioa hasi baino lehen, grebaren balorazioa egin eta Hezkuntza Sailari helarazi dizkioten aldarrikapenak ezagutzeko.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago