Sorginenearen lehen urteurrena ospatzeko programa abian da

Erredakzioa 2020ko ira. 4a, 11:45

Sorginenearen aurkezpena, duela urte bete. ALEA

Gasteizko etxe feministak dantza-lantegi batekin zabalduko du ikasturte berriaren programazioa, hilaren 8an.

Lehen urteurrena ospatuko du Sorginenea Gasteizko etxe feministak emakumeei, lesbianei eta transei zuzendutako programa zabalarekin. Hala, lehen hitzordua asteartean bertan dute, hilaren 8an. Egun horretan hasiko baita Marina Ruizek zuzenduko duen Elkarrekin dantza dezagun! dantza-lantegia. 

Hilaren 14an, bestalde, Mentxu Ramiloren eskutik, Wikipedian editatzen ikasteko topaketa izango da, 17:00etatik aurrera. Wikipedian genero arrakala txikitzea da wikitopaketaren helburua. Hilaren 16an, berriz, Jantzideiak-Vestimentes liburuaren aurkezpena eta mahaingurua egingo dira, CEAR-Euskadik antolatuta, 18:00etatik aurea, eta hilaren 18an autodefentsa eta ahalduntze lantegia egingo dute, 16:00etatik aurrera eta Lumaltik Herriak antolatuta.

Erlazionatuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago