2020/09/10 20:15 - 21:00

KONTZERTUA

Egin Leku!: Deñe

Egin Leku!: Deñe
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Deñe izan da Egin Leku! – Musikari hasiberrientzako deialdiko irabazlerik gazteena, eta bera izango da Oihanederreko oholtzara igotzen lehena.

Deñe García-Calvo 17 urteko neska azpeitiarra da. Betidanik izan du musikarekin lotura. 8 bat urterekin hasi zen Azpeitiako musika eskolan pianoko klaseak hartzen eta orain dela bi urte kantu eta gitarra klaseak hartzen hastea erabaki zuen. Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketako 29. edizioan parte hartu zuen eta lau finalisten artean gelditu zen.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; 

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago