azaitz unanue

"Garrantzitsua da jendeak ikustea Geuren lana babesteko beharra"

Erredakzioa 2020ko abu. 5a, 19:38

Diru-bilketa kanpaina bukatzeko 3 egun falta dira; eta azken bultzada behar du Geu elkarteak proiektua aurrera ateratzeko.

Geu elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa eragingo dio aurten.

Egoera berriari aurre egiteko, besteak beste, herritarren artean diru bilketa ere abiarazi dute, urtean zehar egiten diren ekintzak bermatzeko asmoz. Lagundu nahi izanez gero, hartu txanda Geu Txosnan!

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide