Bikote ohiari eraso egiteagatik gizon bat atxilotu dute

Erredakzioa 2020ko abu. 4a, 14:20
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea Gasteizen. ALEA

Santa Barbara plazan jazo zen erasoa. Atxilotu zuen udaltzainetako baten kontra ere egin zuen gizonak.

36 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, genero-indarkeria delituagatik; halaber, erresistentzia eta autoritate-agentearen aurkako atentatua leporatu diote, atxilotu zuen polizia baten kontra oldartu zelako. 

Asteartean, 22:00etan, 092ra egindako dei batek ohartarazi zuen gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola, biktimak adingabe bat besoetan zuela. Patruila batek gizona eta emakumea topatu zituen, Santa Barbara plazan, eta banandu egin zituen. Lasaitu beharrean, gizonak udaltzainetako baten aurka egin zuen. Atxilotu, eta gaur goizean, jarri dute epailearen esku.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide