Martxoak 8 Etorbideko plakak jarri dituzte

Erredakzioa 2020ko uztailaren 31

Bi langilek egin dute aldaketa gaur goizean.

Udal langileek gaur goizean kendu diote Juan Carlos I.aren izena Salburuko kale nagusiari.

Salburua auzoko kale nagusiaren izen berria erakusten duten plakak bere tokian jarri dituzte gaur goizean udal langileek. Bi emakumezkok ordezkatu dituzte Juan Carlos I. Borboikoaren plakak Martxoak 8koengatik, iragan astelehenean Udalak hartu zuen erabakia betez.

2000. urtean izendatu zuten kale hori Juan Carlos I.a Etorbidea, borboikoaren erregealdiaren hogeita bosgarren urteurrena zela eta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago