Espetxeratu egin dute lagun bat hiltzea egotzita Gasteizen atxilotutako gaztea

Erredakzioa 2020ko uztailaren 27a

Igande gauetik Zaballako espetxean dago 18 urteko gaztea. / ALEA

Igande honetan, 4 zenbakiko Instrukzio Epaitegiko epailea, Ertzaintzako ikertzaileak eta akusatua bera gertakarien nondik norakoak argitzen saiatu ziren. Epaileak fidantzarik gabeko espetxeratzea agindu du.

18 urteko gazte gasteiztarra Zaballako espetxean sartu da, preso prebentibo gisa. Ustez, ostegun arratsaldean, erabilerarik gabeko pabilioi batean 20 urteko laguna hil zuen Haitz kalean, Michelineko fabrikaren parean. Ertzaintzak bertan aurkitu zuen gorpua, indarkeria zantzuekin.

Ostegunean bertan, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren hainbat patruilek ustezko egilea atzeman zuten Errege-Erregina Katolikoen kalean, gertakarietan parte hartu zuelakoan. Ikerketa iturrien arabera, biek elkar ezagutzen zuten eta hilketaren atzean droga zor bat egon daiteke.

Susmagarri eta akusatu bakarrak kartzelan jarraituko du epaiketa egin arte; litekeena da gutxienez bi urte barru izatea, epaimahai batekin.

Lehen hipotesien arabera, laguna harri bat edo adreilu batekin jo zuen hil arte; gainera, gorpuak labankadak ere bazituen, eta, ustez, lehen solairu batetik jaurti zuela uste dute ikerketa iturriek.

Erlazionatuak

Gazte bat hil dute Gasteizen

Erredakzioa 2020 uzt 24 Gasteiz

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago