Bertso saioa

Bertsoak Jimmy Jazz aretora itzuliko dira asteburu honetan

Erredakzioa 2020ko eka. 29a, 15:18
Jimmy Jazz aretoak bere ateak berrirekiko ditu ostiral honetan. / ALEA

Uztailaren 5ean bertso saio berezia antolatu du Jimmy Jazzek, Xabier Silveira, Oihane Perea, Onintza Enbeita eta Iñaki Viñasprerekin. ALEAk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, eta ALEAkideek deskontua izango dute streming bidez ikusteko.

Jimmy Jazz aretoak uztailaren 3an berrirekiko ditu bere ateak, normaltasun berriaren arabera egokitutako baldintzetan. Asteburuan zehar, kontzerturik eta dantzalekurik gabe baina selektoreen musikarekin ospatuko dituzte pandemia osteko lehenengo bi gauak.

Igandean, ordea, bertso saio berezi bat eskainiko dute Xabier Silveira, Oihane Perea, Onintza Enbeita eta Iñaki Viñaspre bertsolariek, 20:00etatik aurrera; Ekaitz Samaniego gai jartzaile moduan izango da. Alarma egoera amaitu ondoren horrelako ikuskizun bat eskaintzen duen lehenengo aretoa izango da Jimmy Jazz.

ALEAkideentzako abantailak

Sarrerak dagoeneko salgai daude Jimmy Jazz aretoaren eta Arabaturen webguneetan. Bertan ikusteko 80 sarrera baino ez dira salgai jarriko, 6 eurotan; eta sarrera lortzen ez duten lagunek streaming bidez saioa ikusteko aukera izango dute, 3 eurotan.

Baina ALEAkideak zorionekoak dira: izan ere, ALEA ekitaldiaren babeslea da, eta bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bertso saioa bertan ikusteko; hau da, 4 sarrera, guztira. Soilik ALEAkideek parte hartu dezakete zozketan, eta epea ostiralean amaituko da.

Horrez gain, ALEAkideek deskontua izango dute streaming bidez ikusteko; egunotan, deskontuaren xehetasunak jasoko dituzte emailez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide