Xabier Silveira, Oihane Perea, Onintza Enbeita eta Iñaki Viñaspre bertsolariek bertso saioa eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan uztailaren 5ean, igandea, 20:00etan. Ekaitz Samaniego gai jartzaile moduan izango da.
ALEAk salgai jarriko diren 80 sarreretatik bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bertso saioa bertan ikusteko. Horrez gain, streaming bidez ikusi ahal izango da.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.