2020/07/08 19:00

IKUS-ENTZUNEZKOA

[IKUS-ENTZUNEZKOA] Kortxeak & Krispetak: 'A dog called money'

[IKUS-ENTZUNEZKOA] Kortxeak & Krispetak: 'A dog called money'
Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteiz

Kortxeak & Krispetak zikloak sei urte betetzen dituen honetan, 5 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera eskainiko du Oihaneder Euskararen Etxeak, Filmazpit programarekin elkarlanean.

Uztailaren 8an, Seamus Murphy-k zuzendutako A dog called money filma emango dute.

Sinopsia

Dokumentatzen duen sormen prozesua bezain irudimentsua, A dog called money PJ Harveyren disko baten inspirazio, idazketa eta grabazioaren bidaia intimoa da. Irudikatu nahi zituen herrialdeen lehen eskuko esperientziaren bila, Harveyk Murphyri lagundu zion mundu osoan zehar egindako erreportaje bidaia batzuetan, berarekin Afganistanen, Kosovon eta Washington DCn bat eginez. Harveyk hitzak biltzen zituen, Murphyk, irudiak. Etxera itzulita, hitzak poema, kantu eta gero album bihurtzen dira, aurrekaririk gabeko esperimentu artistiko batean grabatzen dena, Somerset Housen, Londresen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago